Durangaldeko V. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur eta bihar, 16:30etik aurrera, Zaldibarko pilotalekuan.
Zaldibarko gazteek lau finaletan bost ordezkari sartzea lortu dute. Umetxoen, A mailako gaztetxoen eta A mailako kadeteen finaletan, Elorrio, Atxondo eta Mallabia izango dituzte arerio. Umeen mailan, aldiz, Zaldibarko bikote biren artean erabakiko da txapela.
Gainerako finalak honako hauek izango dira: Mallabia-Iurreta B mailako gaztetxoetan, Berriz-Atxondo B mailako kadeteetan eta Atxondo-Markina gazteetan.
Kadete eta gazte mailetako finalak lau t’erdian dira eta gainerakoak binaka.