Zaldua Kirol Elkarteak Zaldibarko futbito maratoiaren 22. aldia antolatu du ekainaren 29tik uztailaren 1era jokatzeko. Rincon de Paula tabernan eman ahal da izena (100 euro) ekainaren 28ra arte.
Egun horretan bertan, 20:30 inguruan, egingo dituzte zozketak, kanporaketak erabakitzeko. Txapelketa Zaldibarko kiroldegian jokatuko dute.
Sariei dagokionez, irabazleak1.000 euro jasoko ditu; bigarrenak 600 euro; hirugarrenak 350 euro eta laugarrenak 250 euro. Herriko talde onenari 250 euroko saria emango diote. Diruaz gainera, garaikurra ere emango diete saritu guztiei.