Zaldibarko gaztetxoak Baskoniako izarrekin

Anboto 2012ko mai. 16a, 08:56

Zaldua Mini Basket taldeko hamalau gaztetxori ametsa errealitate bilakatu zitzaien Baskonia eta Gescrap Bizkaiaren arteko derbian

Zaldua Mini Basket taldeko hamalau gaztetxori ametsa errealitate bilakatu zitzaien Baskonia eta Gescrap Bizkaiaren arteko derbian.

 

\"\"

 

Zaldibarko guraso elkartearen bitartez, 106 lagun joan ziren Gasteizera eta derbiaren aurretik orduerdiz kantxan jokatzeko aukera eskaini zien Baskoniak gaztetxoei. Saskibaloi izarrak beroketa ariketak egitera irten zirenean eurekin argazkiak egin zituzten.

 

Gainera, derbiaren ostean, posterrak eta Baskoniako jokalari denek sinatutako kamiseta eman zieten. Gaztetxoek kamiseta Jaione Mendilibar entrenatzaileari oparitzea erabaki zuten, taldearen alde egindako lana eskertu guran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!