Ruben Perez Paris-Roubaix klasikoan, lehenengoz

Anboto 2012ko mar. 10a, 08:53

Aurretik ere klasikoetan esperientzia baduen arren, aurten inoiz baino gehiago korrituko ditu Euskaltel-Euskadiko Ruben Perez txirrindulariak

Aurretik ere klasikoetan esperientzia baduen arren, aurten inoiz baino gehiago korrituko ditu Euskaltel-Euskadiko Ruben Perez txirrindulariak.

 

Normalean, Euskal Herriko probetan jarduten du urte sasoi honetan, baina aurten nazioartean ibiliko da klasikoz klasiko. Aurretik ere ezagutzen dituen Tirreno-Adriatikon eta Milan-Sanremon ibili ostean, lau proba hauetan parte hartuko du lehenengo biderrez: Vlaanderen-Harelbete (Belgika) martxoaren 23an; Gante-Wevelgem (Belgika) martxoaren 25ean; Flandesko Tourra (Beglika) apirilaren 1ean, eta Paris-Roubaix (Frantzia) apirilaren 8an. Horien ostean, Amstel Gold Race (Herbehereak), Flecha Valona (Belgika) eta Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika) korrituz osatuko du klasikoen egutegia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!