Olazar Pelota Txapelketako finalak jokoan

Anboto 2011ko abe. 30a, 23:05

Lau t\'erdiko finalean Bilbaok Urretabizkaia izango du aurkari. Berez, Elezkano IIa zen finala jokatzekoa, baina sorbaldako lesio bat medio ezin izango du finala jokatu. Horregaitik, finalerdietan beraren aurka galdu zuen Urretabizkaiak jokatuko du finala. Binakakoan, berriz, Yoldi eta Arratibel Altzelai eta Diezen aurka lehiatuko dira.

Irailean hasi eta gaur arte hainbat pelotari pasatu dira ostegunero ostegunero herriko pelotalekutik. Gaur ordea, guzti horietatik seik izango dute hiru txapelak eramateko aukera. Lau t\'erdiko finalean Iparraldeko pelotari batek parte hartuko du estrainekoz, Bilbao. Aurkaria berriz, Urretabizkaia, gipuzkoar gaztea izango da. Berez, Elezkano IIa zen finala jokatzekoa, baina sorbaldako lesio bat medio ezin izango du finala jokatu. Horregaitik, finalerdietan beraren aurka galdu zuen Urretabizkaiak jokatuko du finala. Binakakoan, berriz, iazko txapeldun Yoldi, Arratibel gaztearen laguntzaz txapela defendatzen saiatuko da indartsu datozen Altzelai eta Diez bizkaitarren aurka. Partiduok Zaldibarko Olazar pelotalekuan jokatuko dira eta ETB-1ek eskainiko ditu urtarrilaren 1ean eguerdiko 12:00etatik aurrera. Abenduak 31, larunbata (16:30ean, ETB1) Lau t´erdi barruan Urretabizkaia (Gipuzkoa) vs. Bilbao (Lapurdi) Binaka Yoldi eta Arratibel (Uharte, Naf.) (Ataun, Gipuzkoa) vs Altzelai eta Diez (Arrigorriaga, Bizk.) (Portugalete, Bizk.)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!