Erabakita daude Olazar txapelketako finalak

Anboto 2011ko abe. 26a, 09:29

Binaka Yoldi-Arratibel eta Altzelai-Diez bikoteak sailkatu dira.

Olazar Pilopta txapelketako finaleko prptagonista guztiak ezagutzen ditugu dagoeneko. Lau t’erdian Bilabo lapurtarra eta Elezkano II.a zaratamoztarra sailkatu dira. Binaka Yoldi-Arratibel eta Altzelai-Diez bikoteen artean dago txapela.


Binakako finalerdietako lehen partidan Yoldik eta Arratibelek 22-18 menderatu zituzten Albarado eta Perez. Erritmo bizian jokatutako partidua izan zen eta ikusgarria era berean. Arabarrak gogotsu hasi ziren, Perez pilota gogor astinduz eta Albarado egundoko erremateak eginez (8-13). Gero Yoldi eta Arratibelek gora egin zuten eta hasieran baino seguruago aritu ziren. Horrela hamalauna berdintzea lortu zuten eta hortik aurrera beraiek jarri ziren agintean. Bigarren zati honetan arabarrak ez ziren hain fin aritu eta nahi baino pilota gehiago galtzera behartu zituzten arerioek. Sakez bost tanto egin zituen Yoldik eta bakarra Albaradok.

Markagailua: 4-0, 4-7, 6-8, 7-11, 8-13, 14-14, 17-14, 18-16, 19-17 eta 22-18.

 

Bigarren finalerdian Altzelaik eta Diezek 22-18 kanporatu zituzten Elezkano I.a eta Gorrotxategi. Ez zen aurrekoa bezain partidu ikusgarria izan, baina bai gogorra. Hasieran Elezkano jokoan sartu ezinik ibili zen eta Altzelai izan zen partiduaren agintea hartu zuena. Diezek ere ondo lagundu zion horretan. Gero Elezkano jokoan gehiago sartu eta partidua berdintzea lortu zuen, baina ordurako Gorrotxategi lan handia egina zegoen eta azken txanpan lan eskerga hori ordaintzea tokatu zitzaion. Elezkanok eta Altzelaik hiruna tanto egin zituzten sakez.

Markagailua: 0-1, 3-1, 4-3, 5-5, 6-11, 7-12, 8-13, 14-14, 15-15, 16-16, 17-17, 17-21 eta 18-22.

 

 

FINALAK, ABENDUAK 31, 16:30EAN

 

LAU T\'ERDIAN

 

Bilbao (Lapurdi) - Elezkano II (Zaratamo)

 

BINAKA

 

Yoldi (Nafarroa) - Arratibel (Gipuzkoa)

Altzelai (Arrigorriaga) - Diez (Portugalete)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!