Olazar txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur

Anboto 2011ko abe. 22a, 08:45

Olazar txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur.

Olazar txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur.

Gaur, 21:30etik aurrera, erabakiko dira Olazar Pilota Txapelketako binakako finala nortzuk jokatuko duten. Zaldibarko pilotalekuko lehenengo partidan Yoldi nafarrak eta Arratibel gipuzkoarrak Albarado eta Perez arabarren kontra jokatuko dute. Ondoren, Arrigorriagako Altzelai eta Portugaleteko Diez Zaratamoko Elezkano I.aren eta Gipuzkoako Gorrotxategiren aurka ariko dira.

Lau t’erdiko finala erabakita dago dagoeneko: Bilbao lapurtarrak eta Elezkano zaratamoztarrak jokatuko dute.

Finalak abenduaren 31n jokatuko dituzte 16:30etik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!