Gaur, abenduaren 13an, eta eguenean, abenduaren15ean, ipini dituzte hitzordu berriak.
Zaldibarko Udalak auzotarrekin batzartzeko dinamika zabaldua du, auzo zein bertako bizilagunen behar eta kexak jasotzeko asmoz. Aurretik, Eitzagan eta Sallabenten ere izan dira udal ordezkariak helburu beragaz.
Gaur, Goierri, Gazaga, Urizar eta Arangurengo herritarrei auzo-batzarrean parte hartzeko deia egin du udalak, 19:00etan liburutegi zaharrean. Eguenean, berriz, herriguneko biztanleek izango dute euren ekarpena egiteko aukera, ordu eta leku berean.