Auzotarrekin batu da udala aste honetan

Anboto 2011ko urr. 20a, 12:36

Bizilagunen iritziak jaso ondoren, gaiak landu eta beste batzar batean emango dituzte erantzunak

Bizilagunen iritziak jaso ondoren, gaiak landu eta beste batzar batean emango dituzte erantzunak.

 

Eitzagako auzotarrekin martitzenean elkartu ziren udal ordezkariak, eta eguaztenean Sallabente eta Olarreagakoekin. Arantza Baigorri alkateak azaldu du “pozik” daudela izandako erantzunagaz.

 

Eitzagan 13 lagun eta Bildu, EAJ eta PPko odezkariak batu ziren. “20 eskakizun edo arduragaz” irten ei zuten batzarretik. Kotxe eta kamioien abiadura handia, pasabide txarrak, farolak, A8ko zarata, harrobirako bidea, ermitako argi zein teilatua eta ibai zein parkearen garbiketa lako gaiak aztertu zituzten.

 

Sallabenten, bestalde, “oinarrizko hainbat gauza” landu zituzten: Argiteria, zaborrontziak, aparkaleku falta eta  bideen egoera, zuloak daude-eta. Ermuagaz muga egitera, “koordinazio falta” dagoela eta horretan hobetu beharko dutela adierazi du; batzuetan baserria Zaldibarren egon arren, bidea Ermuaren lurretan egon daiteke, gestioak zailduz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!