Olazar pilota txapelketako finalak erabakiko dira datozen aste bietan

Anboto 2011ko abe. 11a, 08:44

Elezkano anaiak finalaurrekoetara heldu dira; lau t\'erdikoan Danel, eta binakakoan Ander

Elezkano anaiak finalaurrekoetara heldu dira; lau t’erdikoan Danel, eta binakakoan Ander.

 

Olazar pilota txapelketa azkenkeo txanpan sartuta dago. Ostegunean hasi ziren finalaurrekoetako lehiak, eta abenduaren 15eko eta 22ko jardunaldietan osatuko da finaleko karteldegia. Besteak beste,  Elezkano anaiak eta Ibai Arratibel lako pilotariak ikusi ahalko dira Zaldibarko pilotalekuan. Elezkanotarretan gazteenak, Danelek, Cafés Baqué txapelketa irabazi berri du, eta Arratibelek beste hainbeste lortu zuen iaz gazteen mailan.

 

Abenduaren 15ean, lau t’erdiko bigarren finalerdia jokatuko dute Elezkano II.ak eta Urretabizkaiak. Danel faborito argia da finalerako txartela lortzeko, baina Urretabizkaiak garesti saldu nahiko dio garaipena. Lehia horren aurretik, Bizkaiko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte gazte zein nagusien mailan. Finalerdiak zapatuan jokatuko dituzte: batean Asier Berasaluze eta Eneko Perosanz berriztarrek Elezkano eta Kantxoren kontra jokatuko dute; ondoren, Beitia eta Galarza VI.a Azpiri eta Landaburu elorriarren kontra lehiatuko dira.
Lau t’erdiko lehenengo finalerdia eguenean jokatu zuten Jakak eta Bilbaok (emaitzak eta kronika: www.anboto.org).

\"\"

 

Hilaren 22an, 21:30ean, binakako finalerdi biak jokatuko dituzte. Lehenengoan Yoldi nafarrak eta Arratibel ataundarrak bikotea osatuko dute Albarado eta Perez arabarren kontra. Yoldi eta Arratibel dira faborito; baina ez dira argiak ere. Ondoren, Altzelaik eta Diezek Elezkano I.a eta Gorrotxategiren kontra jokatuko dute. Hauxe da, beharbada, pronostikorik zailena duen partida. Finalak abenduaren 31n jokatuko dirtuzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!