Ezkurdiak ezin izan du garaipenagaz ospatu Asperen kontratua

Anboto 2011ko aza. 25a, 09:54

Atzo jakin genuen Joseba Ezkurdiak (Arbizu, 1991/04/22) hiru urterako kontratua sinatu duela Aspegaz. Eguna ezin izan zuen errematatu Zaldibarren eta txapelketatik kanpora geratu da.

Atzo jakin genuen Joseba Ezkurdiak (Arbizu, 1991/04/22) hiru urterako kontratua sinatu duela Aspegaz. Eguna ezin izan zuen errematatu Zaldibarren eta txapelketatik kanpora geratu da.

XXIV.Olazar Pilota Txapelketako final laurdenak jokatu zituzten atzo Zaldibarko pilotalekuan. Binaka Ezkurdiak eta Diez portugaletearrak galdu egin zuten Azpiri elorriarraren eta Landiribar nafarraren kontra (20-22). Hasieran paretsu ibili ziren, harik eta Ezkurdia diferentzia markatzen hasi den arte (7-5 eta 11-7). Hala ere, Landiribar eta Azpirik pilotan gogotsu jarraitu zuten eta partida berdindu ez ezik, aurreratzea lortu zuten (13-16). Orduan, debutatzekotan den Ezkurdia agertu zen berriz eta partida ia erabakita geratu zen (20-18). Baina urdinek beraien martxan jarraitu eta berriro ere partidari buelta eman eta garaipena lortu zuten. Oro har, partida polita jokatu zuten. Azpiri eta Ezkurdiak tanto ederrak egin zituzten eta atzelariek ere maila ona eman zuten, Diez jokatzaileago eta Landiribar seguruago.

Lau t’erdian Jaka gipuzkoarrak 22-21 irabazi zion Mendinuetari. Sakea izan zen partida erabaki zuena. Jaka gazteak askoz probetxu handiagoa atera zion jokaldi horri eta hortik etorri zen bere garaipena. Bestela, jokoan paretsu ibili ziren bai bata eta bai bestea, serio eta gogotsu. Azken zatian Mendinueta nagusituko zela zirudien (19-21), Jaka nekatuta baitzegoen, baina arabarra ez zen partida erabakitzeko gai izan. Azkenean, Jakaren bi sakek 21nakoa jarri zuten markagailuan eta azken tanto gogor baten ondoren finalerdietarako txartela eskuratu zuen.

 

AZAROAK 30, SAN ANDRES EGUNA, 18:30EAN

 

LAU T\'ERDIAN:

Santxo (Gipuzkoa) - Bilbao (Lapurdi)

BINAKA:

Ansotegi (Nafarroa) - Linzoain (Nafarroa) / Albarado (Araba) - Perez (Araba)

 

ABENDUAK 1, 21:30EAN

 

LAU T\'ERDIAN

Urretabizkaia (Gipuzkoa) - Victor (Errioxa)

BINAKA

Yoldi (Nafarroa) - Arratibel (Gipuzkoa) / Beitia (Usansola) - Irusta (Munitibar)

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!