Azpiri eta Landaburuk porrot latza jaso dute Olazarren

Anboto 2011ko aza. 18a, 12:32

Final laurdenetako partidan Elorrioko bikoteak 5-22 galdu zuen atzo Elezkano I-Gorrotxategi bikotearen kontra.

Atzo Zaldibarko Olazar pilota txapelketako final laurdenetako partida bana jokatu zituzten binaka eta lau t’erdian.

Binaka Azpiri eta Landaburu bikote elorriarrak ez zuen ezelango aukerarik izan Elezkano I eta Gorrotxategiren kontra eta 5-22 galdu zuen. Historia gutxiko partida izan zen. Elezkano I.a eta Gorrotxategi indartsu azaldu ziren hasieratik. Tanto gehienak mendean izan zituzten eta elorriarrak defentsan aritu behar izan zuten uneoro.
 
Markagailua: 0-3, 2-3, 2-9, 3-9, 4-15, 5-20 eta 5-22.
Sakez: Azpirik 0 eta Elezkanok 4.

Lau t’erdian Elezkano II.a zaratamoarrak 22-10 menderatu zuen Legorburu galdakoztarra. Elezkano bere joa baliatuz hasieratik nabarmendu zen. Hala ere, Legorburu asko saiatu zen eta tanto ederrak egin zituen; defentsan ondo ibili zen eta Elezkano tantoa lantzera behartu zuen.

Markagailua: 5-0, 6-2, 10-4, 13-5, 15-8, 19-9 eta 22-10.
Sakez: Elezkanok 1 eta Legorburuk 1.

 

AZAROAK 24, 21:30, ZALDIBARREN

 

Lau t\'erdian:

- Mendinueta-Jaka

Binaka:

- Ezkurdia-Diez / Larrañaga-Uzkudun

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!