Final zortzirenetako azken jardunaldia jokatu zuten atzo Zaldibarren. Lau t’erdian Urretabizkaia sailkatu zen eta binaka Albarado-Perez bikotea.
Lau ‘terdian Urretabizkaiak xehatu egin zuen Oronoz nafarra (22-6). Kolorerik gabeko partidua izan zen. Urretabizkaia hasieratik nabarmendu zen eta inolako arazorik gabe lortu zuen final laurdenetarako txartela. Joko maila onean dagoela erakutsi zuen. Oronoz aldiz, ezinean aritu zen eta zorteak ere ez zion lagundu.
Binakako partidan hasieran Andreu eta Irureta gipuzkoarrak uste baino errazago ibili ziren eta alde handia hartu zuten (3-11). Partiduko bigarren zatian ordea, Albarado eta Perez arabarrak suspertu egin ziren. Perezek Irureta menpean hartu zuen eta Albaradok egoera hori ondo aprobetxatu zuen. Horrekin batera, Andreuk behera egin zuen eta ondorioz arabarrek markagailuari buelta eman zioten; 14 eta 17-kotik 21 eta 17-ra pasatu dira. Azkenean, 22-19.
AZAROAK 17, 21:30EAN, ZALDIBARREN
Lau t\'erdian:
Elezkano II (Zaratamo) - Legorburu (Galdakao)
Binaka:
Azpiri (Elorrio) - Landaburu (Elorrio) / Elezkano I (Zaratamo) - Gorrotxategi (Gipuzkoa)