Lau t’erdian Bilbao lapurtarrak 25 minutuan lortu zuen final laurdenetarako txartela. Binaka Elezkano Iak eta Gorrotxategik ordu eta hogei minutu behar izan zituzten aurkariak menderatzeko.
Olazar pilota txapelketako final zortzirenetako partida bi jokatu zituzten atzo Zaldibarko pilkotalekuan. Lau t’erdian Bilbaok 22-6 menderatu zuen bere mailatik oso behera ibili zen Jauregi gipuzkoarra. Sakearekin min handia egin zion, berau baliatuz tantorik gehienak menpean hartzeko; tantoa amaitzerako orduan ere fin aritu zen. Bilbaok bost tanto egin zituen sakez eta Jauregik bat ere ez. (9-0/14-3/21-5)
Binakakoan justu kontrako gertatu zen. Irabazleek partidu luzea eta gogorra jokatu behar izan zuten sailkatzeko. Hasieran Elezkano Ia zaratamoarra eta Gorrotxategi gipuzkoarra erraz aurreratu zen (8-3). Garralda eta Landiribar nafarrek, ordea, ez zuten amore eman eta ekinaren ekinaz markagailuari buelta ematea lortu zuten (12-15). Elezkano eta Gorrotxategik hamahirugarren tantoa egitean pilota aldatu zuten eta Elezkano berriro hasi zen jokoan sartzen. Horrela, berdinduta heldu ziren azken txanpara. Azkenean Elezkanoren azken sake biek erabaki zuten partida, 20-19tik zuzenean joan baitziren 22ra.
AZAROAK 3, EGUENA, 21:30EAN, ZALDIBARREN
LAU T\'ERDIAN
- Rezusta (Gipuzkoa) / Legorburu (Galdakao)
BINAKA
- Arrese (Igorre) - Kastillo (Markina) / Beitia (Usansolo) - Irusta (Munitibar)