Finalaurdeneterako txartela erraz lortu dute irabazleek

Anboto 2011ko urr. 21a, 09:08

Lau t\'erdian Mendinuetak 22-9 kanporatu du Etxaniz; binakakoan Larrañaga eta Uzkudunek 22-7 kanporatu dituzte Urbieta eta Senperena.

Lau t\'erdian Mendinuetak 22-9 kanporatu du Etxaniz; binakakoan Larrañaga eta Uzkudunek 22-7 kanporatu dituzte Urbieta eta Senperena.

 

Final zortzirenetako lehenengo jardunaldia gatz handirik bakoa izan zen. Oro har, irabazleak erraz aritu ziren. Lau t\'erdian Etxaniz gipuzkoarra bizi-bizi hasi zen eta zortzinako berdinketara arte parekotasuna izan zen nagusi. Ordutik aurrera Mendinueta arabarra ia zuzenean joan zen 22ra. Mendinuetak zazpi sake lortu zituen eta Etxanizek bi.

 

Binakakoan azpeitiarrek irabazi zuten gipzukoarren arteko lehia. Hasieratik jaun eta jabe izan ziren. Uzkudun atzean nagusi zen erabat eta Larrañagak oso ondo amaitu zituen tantoak aurrean.

 

HURRENGO JARDUNALDIA: URRIAK 27, 21:30

 

Lau t\'erdian:

- Bilbao (Lapurdi) - Jauregi (Gipuzkoa)

 

Binaka

- Elezkano I (Zaratamo)-Gorrotxategi (Gipuzkoa)

- Garralda (Nafarroa)-Aldape (Mallabia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!