Legorburu eta Oronozek lan asko eginda lortu dute aurrera egitea; Urretabizkaia errazago aritu da.
Lau t’erdiko Olazar Pilota Txapelketa bigarren jardunaldian partidu gogor bi ikusi zituzten atzo Zadibarko pilotalekura bertaratu zirenek. Lehenengoan Legorburuk 22-17 menderatu zuen Dorronsoro arabarra. Biek ala biek partidu ederra osatu zuten eta tanto ederrak eskaini zituzten, ezker airez,batik bat. 14nako berdinketaren ondoren, galdakoztarra 19-14 aurreratu zen eta Dorronsorok ezin izan zuen alde hori murriztu.
Bigarren partiduan Oronoz nafarrak 22-17 kanporatu zuen Aurtenetxe lezamarra. Bizkaitarra nagusi izan zen partiduaren hasieran (4-8), baina orduan Oronozek 11 tanto egin zituen erreskadan eta, fisikoki ere gehiago zenez, errazago aritu zen. Gainera, zazpi tanto egin zituen sakez.
Hirugarren neurketan Urretabizkaia gipuzkoarrak nagusitasun osoz lortu zuen aurrera egitea Larunbe galdakoztarra 22-12 menderatuta. Sakez min handia egin zion (zortzi tanto guztira) eta kaiolari neurria hartuta diola erakutsi zuen. Larunbe gaztea saiatu zen eta pilotakada eder batzuk ere jo zituen, baina ez partidua irabazteko adina.
HURRENGO JARDUNALDIA (urriak 6, 21:30ean, Zaldibarren)
Lau t\'erdian:
- Bilbao (Lapurdi) - Arrieta (Markina)
Binaka:
- Arrese-Castillo / Etxeberri-Alberdi