Urtero legez, mendi martxa antolatu du Zaldibarko Zaldua mendi taldeak. Ibilaldia domekan ospatuko da; goizeko 07:00etan ekingo diote ibiltzeari.
Irteera Zaldibarko elizan izango da, eta bertan egongo da izena emateko aukera. Horretarako 06:15-06:45 bitartean bertatik igaro beharko da. Zalduako bazkideek eta laguntzaileek bi euro ordaindu beharko dituzta martxan parte hartu ahal izateko; gainerakoek, berriz, bost euro. Ibilaldia 29 kilometrokoa izango da, eta antolatzaileen arabera, 5-7´5 ordu iraungo ditu.