Herriko sortzaileen lanen emanaldiak Zaldibarren

Anboto 2011ko uzt. 7a, 09:11

Bariku eta zapatutako, herriko musikarien eta antzezleen emanaldiak herriko jaietan

Gaur eta biharko, herriko musikarien eta antzezleen emanaldiak herriko jaietan.

 

Orain urte bi Leioako Umore Azokan aurkeztu zuen Mortimer bakarrizketa eskainiko du Aritza Rodriguez aktore zaldibartarrak bere herriko Sanandres jaien barruan, Zaldibarko Gaztetxeak antolatu duen egitarauan. Uztailaren 9an, 23:00etan. eskainiko du emanaldia udaletxeko plazan.\"\"

 


Publikoaren parte-hartzeagaz, emanaldi bakoitza bakar egiten duen clown teknika baliatzen duen lana da Aritza Rodriguezek eta Gorka Zerok zuzenduriko Mortimer, eta Rodriguez da antzezlaneko aktore bakarra. Heriotzari buruzko gogoeta da antzezlan honetan ikusleak topatuko duena: tristura zein barregura ere eragiten duena.

 

Hil honetan Durangaldeko Otxandio eta Garaiko jaietan ere jo aurretik, bestalde, euren herriko publikoarentzat eskainiko dute Disorders taldekoek kontzertua. Zaldibarko Gaztetxean jaietarako antolatu duten egitarauaren barruan dago herriko Disordersek eta Bizardunak iruinsemeek barikuan eskainiko duten zuzenekoa.

 


Iaz kaleratu zuten Hitzak izeneko bigarren diskoko kantak eskainiko dituzte zuzenean. Barikuan 23:30ean ariko dira Disorders eta Bizardunak taldeak. 
\"\"

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!