Jaietako egitaraua aurkeztu dute

Anboto 2011ko uzt. 1a, 16:33

Herriko elkarte gehienek parte hartu dute egitarauaren osaketan.

Herriko elkarte gehienek parte hartu dute egitarauaren osaketan.

 

Hainbat ekitaldi mantentzearen aldeko apustua egin dute Zaldibarren. Gaur hasiko dira ekitaldiak, baina herritarrek uztailaren 7an jasoko dute Donien-atxa.

 

Uztailaren 9an izango da ekitaldi arrakastatsuenetako bat: sardinada. Olea kalean izango da, 19:00etan, afari-merienda hori. Ikuskizunei dagokienez, Balkoitik balkoira bertso saioa errepikatuko da, Onintza Enbeita, Amets Arzallus eta Andoni Egañaren parte-hartzeagaz. Zaldua plazan abestuko dute hirurek uztailaren 10ean. Musikan, besteak beste, Bizardunak talde nafarra gonbidatu dute uztailaren 8rako, eta Gozategi hurrengo egunean etorriko da.

 

Herriko elkarte ugarik egin diote ekarpena egitarauari: Zaldua kirol elkarteko atalak, Txosnagunea, Guraso elkartea, Koral elkartea, Arku taldea, Ilargi argazkilari taldea, Jubilatuen etxea, Lagun-Artea txirrindulari elkartea eta Castet elkartea.

 

 Jai Batzorde iraunkorra

Kargudun berriek eskaini dute prentsaurrekoa. Arantza Baigorri alkatea, Olaia Araucua Berdintasuna eta Gazteria batzordeburua eta Rafa Urizar Kultura eta Kirol betzordeburuak azaldu zituzten jaien nondik norakoak. Jai egitarau "zabala eta osatua" garatu dela uste dute, eta herritarrak zein kanpotarrak bertara etortzera animatu dituzte. Araucuak, arropa tradizionalagaz parte hartzea proposatu zuen.

 

Azaldu zutenez, aurrera begira Jai Batzorde iraunkorra eratzea adostu dute, herriko jaiak eta auzoetakoak batuko lituzkeena.

 

Hemen Anbotok ateratako gehigarri berezia:

Jaiak
View more presentations from AnbotoWeb.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!