Oporretako argazki lehiaketa antolatu dute Udal Liburutegian

Anboto 2011ko uzt. 10a, 09:08

Oporrei buruzkoa da Zaldibarko Liburutegian lehenengoz antolatu duten argazki digital lehiaketa. Irailaren 15era arte aurkeztu daitezke lanak

Oporrei buruzkoa da Zaldibarko Liburutegian lehenengoz antolatu duten argazki digital lehiaketa. Irailaren 15era arte aurkeztu daitezke lanak.

 

Egilearen nahiaren eta gustuaren arabera, zuri-beltzean zein koloretan aurkeztu ahalko dituzte parte-hartzaileek argazkiak. Lanak JPEG formatuan aurkeztu beharko dituzte, derrigorrez. Gehienez ere, aurtengo oporretan egindako argazki bi aurkeztu ahalko ditu argazkizale bakoitzak lehiaketara.

 


Parte hartzeko interesa daukatenek liburutegia@zaldibar.org helbidera bidali beharko dituzte euren proposamenak; aurkezten duten argazki bakoitza mezu elektroniko bati itsatsia, eta egilearen izen-deiturak, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren izenburua eta kokapena adierazita bidali beharko dituzte.
Lehiketan parte hartzeko, euren argazkiak herriko udal liburutegiak lehenengoz antolatu duen lehiaketara bidaltzeko, uztailaren 1etik irailaren 15era arteko epea izango dute interesa daukaten guztiek.

 


Zaldibarko Ilargi argazki taldeak osaturiko epaimahaiak erabakiko du lehiaketako bi sariak zer parte-hartzailek merezi dituen: 100 euroko lehenengoa eta 50eko bigarren saria banatuko dituzte.

 

Joan zen asteburuko rallya
Hogeita hamaika lagunek hartu zuten parte joan zen domekarako Ilargi argazki taldeak antolatu zuen argazkizaleei zuzenduriko urteroko lehiaketaren hitzorduan.

 


Uztailaren 15ean egingo dute lehiaketaren sari banaketa, eta orduan banatuko dituzte partaide bakoitzak aurkeztu dituen sei argazkietatik epaimahaiak onen iritzi dien argazkigien egileei sariak.

 


Aurten Zirkulua, Ogia, Goitik behera eta Maisuen etxea gaiak emanda eta argazkilariak gai librean egindako beste bi argazki aurkeztu dituzte argazkizaleek.

 


Ilargi taldeko antolatzaileek esan digutenez, zaldibartarrak izan dira aurten ere uztailaren 3ko Argazki Rallyan parte hartu duten argazkizale gehienak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!