Udako Sanandres jaien aurrekaria izan ohi da maratoia hau; 21. biderra du aurtengoa.
Gaur hasita domekara arte, Zaldibarko areto futbol maratoia jokatuko dute; ekimen hau ospatzen den 21. biderra da aurtengoa. Txapelketako finalerdiak eta finala domekan jokatuko dira. Guztira, 2.450 euro egongo dira jokoan; trofeoaz gainera, maratoia irabazten duen taldeak 1.000 euroko saria jasoko du.
Txapelketako antolatzaileen berbetan, ekimena egonkorra da, hori dela-eta, “azken momentura arte” jendea ez da apuntatzen; aurreko edizioetan legez, 25 talde inguru apuntatuko direla aurreikusten dute. Udako Sandres jaien aurrekaria izan ohi da areto futbol maratoi hau.