Zaldibarko XXVIII. Argazki Rallya egingo dute asteburu honetan

Anboto 2011ko uzt. 3a, 08:52

Gaur ospatuko dute Zaldibarko XXVIII. Argazki Rallya. Hiru sari nagusi, argazkilari gazte onenarena eta herriko saria eskainiko dituzte

Gaur ospatuko dute Zaldibarko XXVIII. Argazki Rallya. Hiru sari nagusi, argazkilari gazte onenarena eta herriko saria eskainiko dituzte.

 

Joan zen asteburuan argazki zaharren erakusketa antolatu zuen Zaldibarko Ilargi argazkizale taldeak, eta bere ekimenez antolatu dute Argazki Rallyaren hogeita zortzigarren edizioa ere.

 

Bost sari banatuko dituzte domekan, parte hartzen duten argazkilarien artean; 155 euroko lehenengo saria, 100eko bigarren, 75eko hirugarrena, 75 euroko herriko saria eta 50eko gazte onenaren saria.
Ilargi argazki taldearen egoitzan, 08:30etik 09:30era egin ahalko dute parte hartzeko interesa daukatenek izen-ematea. 17 urtetik beherakoentzat eta zaldibartarrentzat dohainik izango da izen-ematea, eta 5 euro ordaindu beharko dituzte gainerako argazkizaleek.

 

Argazkilari askorentzat ohitura bilakatutako hitzordua da datorren domekakoa: Euskal Herriko bazter askotatik etortzen dira argazkizaleak lehiaketan parte hartzera, eta herriko zaleek ere hartzen dute urtero lehiaketan parte. Antolatzaileek emandako gaiak ondoen islatzen dituzten irudiak bilatu eta euren kameren memorietan gordetzen jardungo dute domeka eguerdira arte.

 

Uztailaren 17an, 12:30ean, liburutegi zaharrean egingo dute argazki emanaldia eta lehiaketaren sari-banaketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!