Parte-hartzaileek maiatzaren 26a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte euren sormen lanak
Parte-hartzaileek maiatzaren 26a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte euren sormen lanak.
Uztaileko San Andres jaiak iragartzeko kartel lehiaketara lanak aurkezteko aukera iragarri berri du udalak. Hilaren 26an itxiko dute aurkezteko epea, eta 31rako epaia jakitera emango dute.
Nagusien eta umeen lehia bi bereizi dituzte. Lehenengoen kasuan, kartela euskarri gogorrean ere aurkeztu beharko da. 250 eta 150 euroko sariak daude bi lan onenentzat. Umeen arteko egile onenari 100 euroko balioa duen sari berezia egokituko zaio. Udaletxean aurkeztu behar dira lanak.