Lau t\'erdiko txapela Etxarri Aranatzera joan da eta binakakoak Uhartera. Olazar pilotalekua goraino beteta izan zen, 600 ikusle inguru zirelarik eta ETBko kamarak lekuko.
Lau t\'erdiko txapela Etxarri Aranatzera joan da eta binakakoak Uhartera. Olazar pilotalekua goraino beteta izan zen, 600 ikusle inguru zirelarik eta ETBko kamarak lekuko.
AZKENAK
ABENDUAK 31, OSTIRALA (16:30ean)
4 t\'erdi barruan
EZKURDIA 15 (Arbizu, Nafarroa)
ANSOTEGI 22 (Etxarri-Aranaz, Nafarroa)
Ikuskizun zoragarria Sakana-ko bi gazteek eman dutena. Partidu erdikaldera arte berdinduta iritsi dira, beti tantu bakarraren diferentziarekin. Baina hortik aurrera Ezkurdiaren jokoak behera egin du eta Ansotegi jabetu da txapelarekin.
Binaka
YOLDI - LINZOAIN 22 (Uharte, Nafarroa)
MENDIZABAL - IRURETA 12 (Antzuola eta Beasain, Gipuzkoa)
Aurreko partidua zoragarria izan bada, hau ere hain ona ez izanagatik ikusteko modukoa izan da. Mendizabal eta Irureta aurretik hasi dira (8-4), batez ere Mendizabalen jokoari esker. Gero pelota aldaketarekin buelta etorri da. Nafarrek pilota biziagoa atera eta Yoldi tantuak dominatzen hasi denean 15 tantu egin dituzte erreskadan eta azken garaipena beraientzat izan da. Partidu honetan inor aipatzekotan Yoldi aipatu behar, pilota gutxi galdu eta 12 tantu egin dituelako.