Mendizabal eta Iruretak finalerdietarako pasea eskuratu zuten atzoko Olazarreko jardunaldian.
Mendizabal eta Iruretak finalerdietarako pasea eskuratu zuten atzoko Olazarreko jardunaldian.4 t\'erdian Ezkurdia 22 / Elezkano II 6
Sakea izan zen partiduko gako nagusia, Ezkurdiak 13 sartu zizkion-eta hamasei urteko zaratamoar gazteari. Elezkanok eraman zituen sakeetan ere Ezkurdiak aukerako pilota izan zuen beti eta partidua erraz atera zuen aurrera. Bera dugu Gabonzar eguneko finaletarako lehen txartela lortu duen pilotaria.
Binaka :Mendizabal-Irureta 22 / Arrese-Kastillo 11
Bizkaitarrek hasiera kaskarra eman zioten neurketari (8-2). Partiduan sartu ezinik ibili ziren eta gipuzkoarrek ondo aprobetxatu zuten hau lan serio bat eginez. Irureta beti bezala seguru eta kantxa zainduz ibili zen, eta Mendizabalek aukera izan zuenean tantoa ederki amaitu zuen.