Azpiri eta Landaburu elorriarrak finalerdietara sailkatu dira

Anboto 2010ko abe. 3a, 09:39

Olazar Pilota Txapelketako final-laurdenetan Azpirik eta Landaburuk 22-21 menderatu zituzten Garralda eta Untoria.

Olazar Pilota Txapelketako final-laurdenetan Azpirik eta Landaburuk 22-21 menderatu zituzten Garralda eta Untoria. Atzo gauean (abenduak 2) XXIII. Olazar Pilota txapelketarako final-laurdenetako partiduak jokatu zituzten. Binakakoan Azpirik eta Landaburuk finalerdietarako txartela lortu zuten emozioz betetako partiduan. Elorriarrek 22-21 menderatu zituzten Garralda nafarra eta Untoria errioxarra. Partidu gorabeheratsua izan zen. Garralda eta Untoria aurretik joan ziren partidu erdira arte. Hortik aurrera elorriarrek aurrera hartu zuten, baina alde erabakiorrik hartu barik eta, azkenean 21nako berdinketaren ondoren, erabaki da sailkapena. Lau t\'erdian Etxeberrik erraz kanporatu zuen Peñas (22-7). Etxeberri hasieratik nabarmendu zen eta aurkariari ez zion aukera txikienik eman. Abenduaren 9an jokatuko dute hurrengo jardunaldia. ABENDUAK 9 Lau t\'erdian (finalerdia) Ezkurdia (Nafarroa)-Elezkano II (Zaratamo) Binaka (final-laurdenak) Mendizabal (Gipuzkoa)-Irureta (Gipuzkoa) Arrese (Igorre)-Kastillo (Markina)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!