Elezkano II erraz sailkatu zen. Larrañagak eta Zabaletak partidu erditik aurrera lortu zuten alde erabakiorra. Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak eguen gauean osatuko dituzte.
Elezkano II erraz sailkatu zen. Larrañagak eta Zabaletak partidu erditik aurrera lortu zuten alde erabakiorra. Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak eguen gauean osatuko dituzte.
Atzo (azaroak 30) San Andres egunean, Olazar Pilota Txapelketako final-laurden bi jokatu zituzten Zaldibarren eta 250 lagun batu ziren pilotalekura. Lau t\'erdian Elezkano IIa zaratamoarrak erraz kanporatu zuen Uriona markinarra (22-4). Elezkano gaztea hasieratik nabarmendu zen eta ez zion aukera txikienik ere eman bere aurkariari.
Binaka Larrañagak eta Zabaletak 22-13 menderatu zituzten Apezetxea eta Zubiri. Azken uneko ezinagatik Onsalok ezin izan zuen partidua jokatzera etorri eta Apezetxeak ordezkatu zuen. Honek eta Zubirik ez zuten euren arratsalderik onena izan. Hasieran partidua orekatu samar joan zen, baina bigarren zatian Larrañaga eta Zabaleta garbi nagusitu ziren. Zabaletak atzo ere pilotakada ikusgarriak jo eta Larrañagak erremate politak utzi zituen.
Finalerdiak bihar gauean osatuko dituzte. Lau t\'erdian Elezkano IIaz gainera, Ezkurdia eta Ansotegi ere finalerdietan daude. Binaka Larrañaga-Zabaleta, Atxotegi-Diez eta Yoldi-Linzoain dira orain arte sailkatutako hiru bikoteak.
ABENDUAK 2 / FINAL-LAURDENAKLau t\'erdian
Peñas (Nafarroa) – Etxeberri (Ipar Euskal Herria)
Binaka
Garralda (Nafarroa) – Untoria (Errioxa)
Azpiri (Elorrio) – Lanburu (Elorrio)