Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa gaur, Olazarren

Anboto 2010ko aza. 28a, 11:00

Arratsaldeko 17:30ean hasita, lau pieza jo beharko dituzte parte-hartzaileek: Bizkaiko trikitixa, porrusalda, Azkorgain fandangoa eta arin-arina.

Arratsaldeko 17:30ean hasita jokatuko dute zortzi bikotek XIX. Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketako finala. Lau pieza jo beharko dituzte parte-hartzaileek: Bizkaiko trikitixa, porrusalda, Azkorgain fandangoa eta arin-arina. Honakoak izango dira trikitixa eta panderojoleak, bikoteka: Jone Uria eta Julene Otegi, Ander Beldarrain eta Eider Iraola, Ander Zabaleta eta Jone Pagaldai, Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain, Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien, Ainara Alberdi eta Ane Alberdi, Olatz Jaka eta Maider Ugalde eta Ane Alberdi eta Jokin Tolosa. Iaz Monik Valor eta Eider Iraola zestoarrak izan ziren garaile. Aurtengo irabazleek 330 euro jasoko dituzte.

Argazki onenak

Bestalde, Ilargik eratutako argazki lehiaketan Jose Agustin Gurrutxaga bergararrarena izan da lan saritua, eta herriko saria Iñigo Bernedok eroan du. 60 lagunek hartu dute parte, guztira, 116 argazki aurkeztuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!