Ezkurdia buruz-buru, eta Atxotegi-Diez binaka, aurrera

Anboto 2010ko aza. 26a, 11:55

Aldape mallabitarra ez da Olazarreko finalerdietan izango. Hurrengo jaialdia San Andres egunez izango da, martitzenean.

Hurrengo jaialdia San Andres egunez izango da, martitzenean. 4 t\'erdian: Ezkurdia 22 - Etxeberri 12 Ezkurdiak hasieratik bere legea ezarri zuen. Tantoak erabat menderatu zituen eta hormabikoa baliatuz tanto mordoxka egin ere bai. Etxeberri saiatu zen nafarraren nagusitasuna hausten baina ez zuen zulorik aurkitu. Binaka: Larrañaga-Aldape 14 / Atxotegi-Diez 22 Gerriko gorridun bikoteak hasiera kaskarra eman zion partiduari eta konturatu orduko 10-1 galtzen jarri ziren. Partiduaren erdialdetik aurrera saiatu ziren markagailua itxuratzen eta horretan geratu ziren, jada berandu zelako norgehiagokari buelta emateko. Atxotegi eta Diezek ondo aprobetxatu zuten aurkarien hasierako oparia. Aldape mallabitarra ez da finalerdietan izango, beraz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!