Ansotegi kaiolan, eta Yoldi eta Linzoain binaka, finalerdietara

Anboto 2010ko aza. 19a, 09:43

Atzo, eguena, jokatu ziren lehen final-laurdenak Olazarren.

Atzo, eguena, jokatu ziren lehen final-laurdenak Olazarren. 4 t\'erdian: Ansotegi (Nafarroa) 22 - Mendinueta (Araba) 9 Partidua erritmo bizian hasi zen pilotakada azkarrekin eta erremate politekin. Baina, Mendinuetak hirunako berdinketatik aurrera ezin izan zion erritmo horri eutsi eta Ansotegik bere legea ezarri zuen. Indartsu eta sasoiko ikusi genuen, pilota gogor astinduz eta erremate ederrak eginez. Binaka Larrañaga (Gipuzkoa) - Zabaleta (Nafarroa) 17 Yoldi (Nafarroa) - Linzoain (Nafarroa) 22 Ikusmin handia egon zen Zabaleta gaztea ikusteko. Eta honek jendea aho zabalik utzi zuen ezker-eskuin jotako pilotakadekin, aurkaria partidu ia gehienean zortzigarren koadroan edukita. Hala ere, Yoldi eta Linzoainek ofizio handia erakutsi zuten eta hasieratik nabarmendu ziren. Opari gutxi egin zituzten eta tantoei oso ondo eutsi, batez ere, Linzoainek. Eutsi eta eutsi aritu ziren eta azkenean faborito ziren Larrañaga eta Zabaletak galtzen zuten pilota. Hamaseina berdintzea lortu zuten azken hauek eta bazirudien partiduari buelta emateko kapaz izango zirela. Baina ez zen horrelakorik gertatu eta bikote nafarra izan zen lehena finalerdietarako txartela lortzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!