Final-laurden guztiak erabakita daude Olazar txapelketan

Anboto 2010ko aza. 12a, 13:33

Atzo Peñas lau t\'erdian eta Arrese-Kastillo bikotea binaka sailkatu ziren hurrengo txandarako.

Atzo Peñas lau t\'erdian eta Arrese-Kastillo bikotea binaka sailkatu ziren hurrengo txandarako. Peñas nafarrak 22-21 mederatu zuen Dorronsoro arabarra. Partiduaren lehen zatian Peñas jaun eta jabe izan zen eta alde nabarmena hartu zuen (3-13). Hortik aurrera Dorronsoro arriskatzen hasi zen eta partiduari buelta ematea lortu zuen (15-13). Azken zati orekatu eta emozionantean Peñasek lortu zuen final laurdenetako txartela. Binakakoan hasieran hartutako aldea eutsiz lortu zuten Arresek eta Kastillok Beitia eta Uriarte kanporatzea (17-22). Ez zen partidu onegia suertatu. Hala ere, Arreseren lana goraipatu behar da, indartsu azaldu baitzen, pilotakada ederrak joaz. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8439/1.jpg[/img] Final-laurdenak Gipuzkoarrak eta nafarrak ordezkaritzarik zabalena izango duten final-laurdenetan elorriar bi ere ariko dira bikotea osatuz: Azpirik eta Landaburuk Garraldaren eta Untoriaren kontra jokatuko dute. Duten guztia ematen asmatzen badute, aurrera egiteko aukerak dituzte; bestela, komeriak, aurkariak ez direlako kamutsak. Untoria, esaterako, gaur egungo munduko txapelduna da. Binakako gainerako partiduak aztertuz, datorren eguenean Larrañaga eta Zabaleta dira faborito (azken hori Aspegaz hartu-emanetan dabil). Batez ere, Zabaletaren eskuinak erabaki dezake partidua; Yoldik eta Linzoainek irabaztaile sena dute euren alde. Azaroaren 25ean, aldiz, partidu berdindua dago aurreikusita, nahiz eta Jaunarenak (iazko lau t\'erdiko txapelduna eta Aspegaz hartu-emanetan dabilena) partidua desorekatu dezakeen. Lau t\'erdian, hilaren 18ko kanporaketan, txapelketak Ansotegi Mendinueta baino sasoi hobean harrapatu duela ematen du. Hilaren 25ekoan, Ezkurdia (iaz Cafés Baqué txapelketa irabazi zuena) da faborito; Etxeberria trinketetik dator eta ezkerra ez du hain arina. Amaitzeko, Jaka eta Elezkano II.aren artekoan ez dago faborito argirik.

FINAL-LAURDENAK

Azaroak 18 (21:30) Lau t\'erdian: Ansotegi-Mendinueta Binaka: Larrañaga-Zabaleta / Yoldi-Linzoain Azaroak 25 (21:30) Lau t\'erdian: Ezkurdia-Etxeberria Binaka: Jaunarena-Galarraga / Mendizabal-Irureta Azaroak 30 (18:30) Lau t\'erdian: Jaka-Elezkano II Binaka: Onsalo-Zubiri / Arrese-Kastillo Abenduak 2 (21:30) Lau t\'erdian: Uriona-Peñas Binaka: Garralda-Untoria / Azpiri-Landaburu
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!