Azpiri eta Landaburu nagusi Zaldibarren

Anboto 2010ko aza. 5a, 09:36

Aldape mallabiarra eta Andreuren kontra 22-8 irabazi zuten elorriarrek.

Aldape mallabiarra eta Andreuren kontra 22-8 irabazi zuten elorriarrek. Partiduko lehen sei tantoak izan ziren gogorrenak. Horrela jarraituta bazirudien partidu luzea izango zela baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Gerriko urdindunek behera egin zuten nabarmen eta ezinean aritu ziren Elorrioko bikote sendoaren aurka. Azpiri eta Landaburu denean izan ziren hobeak, jotzen, errematatzen eta baita defentsan ere. Aurretik jokatutako partiduan, 4 t\'erdikoan, Etxeberrik 22-8 menderatu zuen Aurtenetxe lezamarra. Hasieratik nabarmendu zen Etxeberri gaztea. Sasoiko eta indartsu ikusi genuen, indartsuegi agian (marraz atzetik 5 pilota bidali zituen). Bere bolea eta eskuma indartsuagaz tantoak erabat menperatu zituen eta Aurtenetxe aukera barik utzi zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!