Elezkano II. aurrera Olazarren

Anboto 2010ko urr. 29a, 11:31

Mendizabal eta Irureta gipuzkoarrek bikotekakoan irabazi dute.

Mendizabal eta Irureta gipuzkoarrek bikotekakoan irabazi dute. Lau t\'erdian URBIETA (Gipuzkoa) 17 vs ELEZKANO II (Zaratamo) 22 Partidu ederra jokatu zuten bi gazteek. Oso erasokor ibili ziren eta tanto eder askoak ikusi ziren, erremate ugarirekin tantoak amaituz. Partidu hasieran eta erdialdean lortutako aldeei eutsiz egin zuen aurrera Zaratamoko pilotariak. Jendea oso gustura geratu zen. Binaka ELEZKANO I (Zaratamo) - GORROTXATEGI (Gipuzkoa) 13 MENDIZABAL (Gipuzkoa) - IRURETA (Gipuzkoa) 22 Bosnakoaren ondotik Mendizabal eta Iruretak aldea hartu zuten, batez ere seguruago aritu zirelako. Mendizabal oso bizi ibili zen gainera eta tanto ederrak egin zituen. Atzean Irureta ohiko moduan seguru ibili zen eta ondo eutsi zien Gorrotxategiren pilotakada indartsuei. Azken emaitzak adierazten duen bezala eroso samar irabazi zuen bikote urdinak. Hurrengo eguenean Durangaldeko pilotariak izango dira jaialdiko protagonista nagusiki: AZAROAK 4, OSTEGUNA (21:30ean) Lau t\'erdian ETXEBERRI (Iparraldea) vs AURTENETXE (Lezama) Binaka ANDREU (Gipuzkoa) - ALDAPE (Mallabia) AZPIRI (Elorrio) - LANDABURU (Elorrio)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!