Nafarrak aurrera Olazar txapelketan

Anboto 2010ko urr. 22a, 08:57

Yoldi eta Linzoain nafarrek 22-9 menderatu zituzten Muguruza eta Jauregi gipuzkoarrak. Lau t\'erdian Uriona markinarrak egin zuen aurrera.

Yoldi eta Linzoain nafarrek 22-9 menderatu zituzten Muguruza eta Jauregi gipuzkoarrak. Lau t\'erdian Uriona markinarrak egin zuen aurrera. Atzo gauean (urriak 21) Olazar pilota txapelketari dagozkion final zortzirenetako partidu bi jokatu zituzten Zaldibarko pilotalekuan. Binakakoan Yoldi eta Linzoianek 22-9 kanporatu zituzten Muguruza eta Jauregi historia handirik gabeko partiduan. Gipuzkoarrek oso egun txarra izan zuten eta ohi baino pilota gehiago galdu zuten. Yoldi eta Linzoain ere ez ziren lar ondo aritu, baina opari gutxi egitea nahikoa izan zuten partidua irabazteko. Lau t\'erdian Uriona markinarrak 22-12 irabazi zion Bilbao lapurtarrari. Jokoan ez zen nabaritu markagailuan besteko alderik. Partiduak hasiera parekatua izan zuen. Gero Urionak erritmoa bizitu eta markagailuan gerora erabakiorra izango zen tartea ireki zuen.

URRIAREN 22KO PARTIDUAK (21:30)

Lau t\'erdian: Apezetxea (Nafarroa) - Elezkano II (Zaratamo) Binaka: Elezkano I (Zaratamo) - Gorrotxategi (Gipuzkoa) Mendizabal (Gipuzkoa) - Irureta (Gipuzkoa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!