Ruben Perez omendu dute Zaldibarren

Anboto 2010ko urr. 25a, 12:00

Zaldibarko Izukari tabernan omenaldia egin zioten barikuan, Ruben Perez Euskal-Euskadiko txirrindulariari. Bertaratu ziren guztientzako luntxa prestatu zuten eta txirrindulari zaldibartarrak pare bat oroigarri ere jaso zituen. Herritarrek antolatutako ekimena izan da eta honekin orain arte profesionaletan eman dituen bost urteetan egindako lana aintzatetsi gura izan diote. Perezek hiru Tour korritu ditu eta hiruetan amaitzea lortu du. Gainera, aurten Bavierako Itzuliko lehenengo etapa irabazi zuen eta hainbat egunetan lider moduan egon zen. Huraxe izan zuen profesionaletako lehenengo garaipena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!