Dorronsoro, Elezkano II eta Jaka aurrera Olazarren

Anboto 2010ko urr. 15a, 10:06

4 t\'erdiaren barruan jokatu ziren atzoko partiduak.

OLAETXEA (Gipuzkoa) 20 vs DORRONSORO (Araba) 22 Partidu gorabeheratsua izan zen. Hasiera ikusita arabarrak erraz irabaziko zuela zirudien (1-8). Sakez egin zion batez ere min Olaetxeari. Baina apurka apurka gipuzkoarra seguruago jokatuz joan zen eta markagailuari buelta eman zion (20-14). Hortik aurrera Dorronsorok asko arriskatu zuen eta ondo irten zitzaion, errenkadan 22raino joanez. ELEZKANO II (Zaratamo) 22 vs JAUREGI (Gipuzkoa) 11 Nahiko erraz nagusitu zen bizkaitarra. Hasieratik nabarmendu zen. Sakeagaz min handia egin zion Jauregiri eta erremate politak ere burutu zituen. Jauregik aldiz, ez zuen bere mailarik eman eta ezinean aritu zen. ARRIBILLAGA (Gipuzkoa) 20 vs JAKA (Gipuzkoa) 22 Partiduaren erdialdera arte Arribillaga nagusi izan zen. Bere pilotagaz Jakak ezin zion tantorik inon egin eta gainera huts asko egin arazi zizkion (9-2). Pilota aldaketak nagusitasun hori hautsi du gero. Pilota biziagoa atera du Jakak eta bere joarekin zulo handiak ireki ditu. Era horretan partidua berdinduta zegoen azken txanpan. Hogeinako berdinketa lortzean Jakak berriz ere probetxua atera zion pilotari, tanto bat sakez eginez eta bestea pilotakada bizi batekin. Datorren astean txapelketa final-zortzirenetan sartuko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!