Uriona markinarra, aurrera Olazarren

Anboto 2010ko urr. 8a, 09:45

Azpiri elorriarrak lagunartekoa jokatu zuen gero, eta irabaztea lortu zuen.

Azpiri elorriarrak lagunartekoa jokatu zuen gero, eta irabaztea lortu zuen. 4 t\'erdiko txapelketaren baitan, Uriona markinarra eta Mendoza errioxarrak neurtu zituzten indarrak. Lehenak irabazi zuen, 22-17. Bizkaitarra fisikoki hobeto ibili zen; errioxarra aldiz, tarteka presaka ibili zen eta markagailua kontra izan zuen binakoaz geroztik. Hamaikanako berdinketaren ostean bazirudien Mendozak estu hartuko zuela Uriona, baina ez zen hala izan. Gero lagunartekoa jokatu zuen Azpiri elorriarrak Kastillo markinarragaz batera, eta 22-18 irabazi zieten bizkaitarrek Andreu eta Telletxea gipuzkoarrei. Hasiera polita eta bizia izan zuen partiduak. Launako berdinketaren ondoren Azpiri elorriarrak erremate bikainak eginez eta Kastillo seguru batek markagailuan aldea hartzea lortu zuten (10-17). Momentu horretan errendimendua jaitsi zuten, eta gipuzkoarrek markagailuari buelta eman zioten. Azken zatian Azpiri azaldu zen berriro eta pare bat ezker gantxorekin partidua borobilduz bukatu zuen. Partidu hau Euskal Federazioak antolatua izan zen, eta bertan egon ziren federazioko teknikari eta medikuak beraien probak egiten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!