Dorronsoro, Elezkano eta Jauregi garaile Olazarren

Anboto 2010ko urr. 1a, 10:55

Atzoko (irailak 30) jardunaldian partidu orekatuak jokatu zituzten.

Atzoko (irailak 30) jardunaldian partidu orekatuak jokatu zituzten. Olazarreko bigarren jardunaldia jokatu zen atzo. 4 t\'erdiaren barruan hiru neurketa izan ziren; hona hemen kronika: Dorronsoro 22 - Otamendi 19 Partidu ederra jokatu zuten bi gipuzkoarrek. Erritmo izugarrian aritu ziren, batez ere Dorronsoro. Pilota bizi erabili zuten eta erremate politak burutu zituzten. Lehen zatian Dorronsoro jaun eta jabe izan zen, baina partiduaren erdialdean hustuta geratu eta komeriak izan zituen partidua aurrera ateratzeko. Arrieta 12 - Elezkano II 22 Hasiera parekatua izan zuen markinarraren eta zaratamoarraren arteko norgehiagoka honek. Erdialdera arte parean aritu ziren, baina hortik aurrera Elezkanok hobeto eutsi zion, eta tantoak menderatzen hasi zen Arrietari aukerarik eman barik. Ansotegi 20 - Jauregi 22 Hasiera parekatu samarra izan zuen neurketak. Zazpinakotik aurrera Jauregi pilota errazak galtzen hasi zen eta Ansotegik aldea hartu zuen markagailuan. Hala ere, partidua luzatu ahala nekea sumatzen hasi eta Jauregi jokoan sartu zen. Era horretan gipuzkoarrak markagailuari buelta eman zion eta galduta zirudien partidua irabazi zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!