Olaetxea, Jaka eta Arribillaga aurrera lau t'erdian

Anboto 2010ko ira. 24a, 12:22

Olazar txapelketako lehenengo jardunaldian garaipen argiak egon ziren.

Olazar txapelketako lehenengo jardunaldian garaipen argiak egon ziren. Lau t\'erdiko hiru partidu jokatu zituzten atzoa gauean (irailak 23) Zaldibarko pilotalekuan. Gipuzkoarren arteko lehenengo lehian Olaetxeak 22-11 menderatu zuen Biain. Partidu zoro samarra jokatu zuten; presaka antzean aritu ziren bai bata eta bai bestea. Tanto banaka batzuk ederrak egon ziren arren, orokorrean, hutsak nagusitu ziren. Sakez hiru tanto lortu zituen Oletxeak eta bat Biainek. Azken honek sakez falta bat ere egin zuen. MARKAGAILUA: 1-1, 5-3, 7-4, 8-10, 16-11 eta 22-11. Bigarren neurketan Jaka gipuzkoarrak 22-4 irabazi zion Madariaga nafarrari. Lehen tantu bietan bakarrik ibili ziren parez pare. Ordutik aurrera Jaka erabat nagusitu zen. Atzo lehian ibili ziren sei pelotarietan bera nabarmendu zen gehien. Ikaragarri jo zuen eta erremate politak egin zituen. MARKAGAILUA: 1-1, 2-2, 3-8 eta 4-22. Sakez: Madariagak tanto bi eta beste falta bi. Jakak bederatzi tanto eta falta bat. Hirugarren norgehiagokan (hau ere gipuzkoarren artekoa) Arribillagak 22-10 kanporatu zuen Quina. Quinak ez zuen bere egunik onena izan eta ohi baino pilota gehiago galdu zuen. Arribillaga gazteak ondo aprobetxatu zuen hori. Seguru jokatuz eta bere aukerak ondo aprobetxatuz atera zuen partidua aurrera. MARKAGAILUA: 1-1, 2-2, 7-3, 12-4, 13-5, 14-6, 21-7 eta 22-10. Sakez: Arribillagak bost eta Quinak bi. Datorren eguneko partiduak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!