Olazar txapelketako bigarren jardunaldia eguenean

Anboto 2010ko ira. 22a, 09:01

Bigarren jardunaldirako hiru norgehiagoka antolatu dituzte 4 t\'erdiaren barruan.

Lehenengo jardunaldirako hiru norgehiagoka antolatu dituzte 4 t\'erdiaren barruan. Berriro ere martxan da Olazar pilota txapelketa. Afizionatu mailako pilotari onenak pasako dira Zaldibarko frontoitik, eta kanporaketaz kanporaketa Gabonetara arteko lehia zabalduko da. Partiduak eguenero izango dira, gaueko 21:30etik aurrera. Bigarren jardunaldian hiru neurketa izango dira ikusgai, eta bertan parte hartuko duten sei pilotariak gipuzkoarrak dira. Hona egitaraua: 1. Partidua: Urbieta - Arratibel 2. Partidua: Olaetxea - Jaka 3. Partidua: Arribillaga - Quina
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!