Peio Goikoetxea garaile Zaldibarren eta Urduñan

Anboto 2010ko uzt. 5a, 12:03

Jubenil mailako Santa Isabel saria ermuarrak irabazi zuen. Domekan Bizkaiko erlojupeko txapelketan podiuma Durangaldeko hiru txirrindularik osatu zuten.

Jubenil mailako Santa Isabel saria ermuarrak irabazi zuen. Domekan Bizkaiko erlojupeko txapelketan podiuma Durangaldeko hiru txirrindularik osatu zuten. Zapatuko proban zortzi txirrindulari ihes eginda sartu ziren helmugan, eta esprintean gailendu zen Goikoetxea (Cons. Baltar-Ermua). Domekan ere Bizkaiko txapela jantzi zuen ermuarra Urduñan, erlojuz kontrakoan kasu honetan. Bere atzetik Ierai Solaguren (Umpro-S.C. Amorebieta) eta Kepa Barrutieta (Cons. Baltar-Ermua) geratu ziren. Domekan Bizkaiko taldekako erlojuz kontrako txapelketa jokatu zen Zaldibarren, eta Zornotzako Umpro izan zen garailea. Bizkaiko, Arabako, Errioxako eta Kantabriako 29 taldek parte hartu zuten. Elorrio eta Zaldibar Abadiñotik lotuz, 14.5 kilometrotan garatu zen proba.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!