Mendiolagarai, EAJko alkategai izateko hautagaia

Anboto 2010ko mar. 18a, 11:00

Zaldibarko alkate den Idoia Mendiolagarai da 2011ko udal hauteskundeetarako EAJk Zaldibarren aurkeztuko duen zerrendan alkategai izateko hautagai bakarra.

Zaldibarko alkate den Idoia Mendiolagarai da 2011ko udal hauteskundeetarako EAJk Zaldibarren aurkeztuko duen zerrendan alkategai izateko hautagai bakarra. Asteleheneko batzarrean erabakiko dute Mendiolagarairen izendapenak aurrera jarraitzen duen. Idoia Mendiolagarai orain urtebete pasatxo heldu zen alkatetzara, Igor Barrenetxea-Arando ordezkatzeko; Barrenetxea-Arando 10 urtean Zaldibarko alkate izan zenak Bizkailur sozietate publikoan eskaini zioten egitekoari ekiteko erabakia hartu zuenean, hain zuzen ere. Orain arteko ibilbidea \"oso ontzat\" baloratu du Idoia Mendiolagaraik. Alkategai izateko aukera \"ilusio handiz\" hartzen duela aipatu du Mendiolagaraik, eta alderdiari berarengan jarritako konfiantza eskertu dio; esan duenez, orain arte legez aurrerantzean ere \"naizen guztia eta ahal dudan guztia emateko prest nago\".
Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!