Horrenbestez, azken legegintzaldian EAJko zinegotzi izandako Idoia Mendiolagarai da iragan barikutik, kargua utzi duen Igor Barrenetxea-Arandoren ordez, Zaldibarko alkate. Hain zuzen, orainarte, eta 10 urtean Barrenetxea-Arango alkate izan denean bezala, "talde lana" izango dela Zaldibarko Udala gidatuko duena azpimarratu zuen Mendiolagaraik.

Legegintzaldia bukatzeko bi urte falta diren honetan, orainarte gobernu taldeak izan dituen egitasmo nagusiei ezezik, "euskararen erabilerari" bultzada ematea helburutzat duela azaldu zuen alkate jeltzaleak. Eta bere taldeak berarengan izandako "konfidantza" eskertu zuen alkate makila Barrenetxea-Arandoren eskuetatik hartu zuenean.
Hamar urtean alkate izan den Igor Barrenetxea-Arandok, Bizkailur sozietate publikoan eskaini dioten egitekoari ekiteko erabakia hartu arren, zinegotzi lez jarraituko du Zaldibarko Udalean aurrerantzean.