Amaitu da Olazar Txapelketa

Anboto 2010ko urt. 4a, 11:28

Jaunarena 4 t\'erdian, eta Onsalo-Galarraga binaka izan dira aurtengo edizioko garaileak.

Jaunarena 4 t\'erdian, eta Onsalo-Galarraga binaka izan dira aurtengo edizioko garaileak. Joan zen eguenean, abenduaren 31n ospatu ziren Zaldibarren Olazar pilota txapelketako finalak. Jende asko batu zen etorkizuneko goi-mailako pilotariak izan daitezkeenen jokoa ikusteko asmoz. Lehenengo neurketan, Jaunarena leitzarrak 22-2 menperatu zuen Garralda huartearra. Azken honek ez zuen egun ona eduki, eta Jaunarenak sakez 8 tanto egin zizkion. Binaka, Onsalo-Galarragak 22-11 irabazi zieten Ollo-Merinori. Aresoko aurrelariak eta Orioko atzelariak joko bikaina egin zuten, eta Merinok hasieran hainbat akats egin zituen, irabazleek abantaila lortuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!