Larrinaga, Olazarreko finaletik kanpo

Anboto 2009ko abe. 18a, 08:55

Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako azken finalerdiak. Larrinaga elorriarrak binakako lehian hartu zuen parte, eta ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu. Abenduaren 31n jokatuko dira finalak.

Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako azken finalerdiak. Larrinaga elorriarrak binakako lehian hartu zuen parte, eta ezin izan zuen finalerako txartela eskuratu. Abenduaren 31n jokatuko dira finalak. Buruz burukoan, kaiola barruan, Jaunarena nafarrak Albizu gipuzkoarra menderatu zuen, 22-19. Partidu gogorra egin zuten, joko klasikoa erakutsiz. Tanto landuak izan ziren gehienak. Binaka, 22-11 galdu zuten Larrinagak eta Idoate nafarrak, Onsalo (nafarroa) eta Galarragaren (Gipuzkoa) aurrean. Uste baino errazago irabazi zuten azken bi hauek. Galarragak indartsu astindu zuen pilota, eta Onsalok errematerako abilezia duela demostratu zuen, tantoak biribilduz. Beraz, honela geratzen dira finalak: ABENDUAK 31, OSTEGUNA (16:30ean, ETB-1)

4 t\'erdi barruan

Garralda (Nafarroa) vs Jaunarena (Nafarroa)

Binaka

Ollo (Nafarroa) - Merino (Errioxa) vs Onsalo (Nafarroa) - Galarraga (Gipuzkoa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!