Olazarreko lehen finalistak erabakita

Anboto 2009ko abe. 11a, 09:17

Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako lehen finalerdiak. Beraz, badakigu dagoeneko nortzuk diren lehenengo finalistak.

Eguenean jokatu ziren Olazar Txapelketako lehen finalerdiak. Beraz, badakigu dagoeneko nortzuk diren lehenengo finalistak. Lehen partiduan, 4 t\'erdiaren barrukoan, Garralda eta Zabaleta nafarren arteko derbia izan zen, eta lehenarentzat izan zen garaipena. 22-9 nagusitu zen Garralda, batez ere sakeari esker. Izan ere, saketik hainbat tanto egin zituen, eta hortik bukaerako aldea. Binakako norgehiagokan, ostera, partidu orekatuagoa izan zela esan daiteke. Gorka-Merino eta Yoldi Landiribar zen programatutako partidua, baina Gorkak atzamarra apurtuta dauka, eta bere ordez Ollo etorri zen Zaldibarrera. Oso ondo bete zuen bere papera Ollok. Hain zuzen ere, 22-14 gailendu zen bere bikotearekin. Partidua orekatua joan zen erdialdera arte, eta gero Ollo eta Merinok egin zuten aurrera. Datorren eguenean beste finalerdiak jokatuko dira, tartean Larrinaga elorriarra egongo delarik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!