Final-laurdenetako azken partiduak jokatu dira San Andres egunez

Anboto 2009ko abe. 1a, 13:15

Astelehene, San Andres eguna, egun berezia zen Zaldibarren, eta horregatik Olazar Txapelketako partiduak antolatu zituzten. Final-laurdenetako azkenak izan ziren.

Astelehena, San Andres eguna, egun berezia zen Zaldibarren, eta horregatik Olazar Txapelketako partiduak antolatu zituzten. Final-laurdenetako azkenak izan ziren. Lehen norgehiagokan, 4 t\'erdikoan, Garralda nafarra eta iparraldeko Etxeberri izan ziren aurrez aurre. Etxeberrik hasieran hobeto jokatu arren, azkenean Garraldarentzat izan zen garaipena: 22-16. Pilota gozatuz, erraz jokatu zuen nafarrak. Bigarren neurketa binakakoa izan zen. Hemen ere nafarrak irabazle: Yoldi-Landiribarrek 22-17 menderatu zituzten Mendizabal-Irureta gipuzkoarrak. Aipagarria da gipuzkoarrak 7-0 aurreratu zirela, baina gero nafarrak suspertu ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!