Olazar txapelketako emaitzak

Anboto 2009ko aza. 27a, 14:51

Atzo final-laurdenetako beste jardunaldi bat jokatu zen. Astelehenean, San Andres egunez izango da hurrengo ekinaldia.

Atzo final-laurdenetako beste jardunaldi bat jokatu zen. Astelehenean, San Andres egunez izango da hurrengo ekinaldia. Jaunarenak 22-10 irabazi zion Mendinuetari, 4 t\'erdiko neurketan. Hasiera orekatua izan arren, Jaunarenak min handia egin zion sekatik, eta aldea atera zion azkenean. Binakoan, Onsalo eta Galarragak Rico eta keralt mendean hartu zituzten: 22-12. Galdutako pilota kopuruan egon zen, gehienbat aldea. Astelehenean San Andres egunez ospatuko da hurrengo jardunaldia. Arratsaldeko 18:30ean hasita, hauxe da karteldegia: 4 t\'erdian Garralda (Nafarroa)- Etxeberri (Iparraldea) Binaka Mendizabal-Irureta (Gipuzkoa) Yoldi-Landiribar (Nafarroa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!