Final zortzirenak amaitu dira Olazarren

Anboto 2009ko aza. 6a, 09:17

Zaldibarko Olazar txapelketa aurrera doa astiro-astiro. Final zortzirenetako azken jardunaldia ospatu zen atzo, eta datorren eguenean final-laurdenak hasiko dira.

Dagoeneko badakigu nortzuk osatuko duten final-laurdenetako kanporaketa. Atzo jokatu ziren final-zortzirenetako azken partiduak, eta bakarkakoan Mendinueta atera zen garaile; binaka Rico eta Queralt nagusitu ziren.

Ohi den legez, lehen partidua buruz-burukoa izan zen, 4 t'erdiaren barruan. Mendinueta arabarra eta Quina gipuzkoarra aurrez aurre aritu ziren, eta lehenak lortu zuen helburua. Hasieran norgehiagoka orekatua izan bazen ere, Mendinuetak tartea zabaldu zuen 6-6 berdinduta egon osstean. Eraginkorragoa izan zen arabarraren jokoa.

Bigarren partiduan emozioa izan zen nagusi. Izan ere, Rico eta Queraltek gorabeherak izan zituzten partiduan zehar, eta horri esker, Beitia eta Lopez bizkaitarrek errenta atera zuten seguru jokatuz. 12-17ko markagailuarekin, ordea, Ricok bere arma guztiak atera zituen, eta 22rako bidea hartu zuten garaileek.

Hona hemen hurrengo jardunaldiko norgehiagokak:

4 t'erdian

Azpiri (Elorrio) vs Albizu (Gipuzkoa)

Bianaka

Gorka (Errioxa) - Merino (Errioxa)

Renobales (gipuzkoa) - Gorrotxategi (Gipuzkoa)
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!