Salaberria elorriarra galtzaile atzo Zaldibarren

Anboto 2009ko urr. 23a, 08:41

Elorrioko Salaberria pilotari gazteak Aurtenetxeren aurka jokatu zuen atzo, eta azken honek irabazi zuen. Bestalde, binakako lehian gipuzkoarrak izan ziren nagusi.

Partiduko tantu politenak berak egin arren, Ibon Salaberriak ezin izan zuen Aurtenetxe lezamarra menderatu. Opari larregi egin zizkion, eta Aurtenetxek ondo baino hobeto aprobetxatu zituen. Hasieratik aldendu zen lezamarra markagailuan, eta behin abantaila hartuta, elorriarrak ez zeun lortu hurreratzea.

Saiatu zen Salaberria, baina presaren ondorioz eta suerte txarra izanda, akatsak egin zituen. Dena dela, ondo jokatzeko gaitasuna daukala erakutsi zuen. Azkenean, 22-11 markagailuan.

Binakakoa

barruko  norgehiagoka horren ostean, binakako txapelketako dueloaren txanda izan zen. Elezkano (Zaratamo) eta Ajuriak (Galdakao) Larrañaga eta Loiola gipuzkoarren kontra jokatu zuten, eta 22-15 gailendu ziren azken hauek. Partidu entretenitua eskaini zuten laurek; batez be aurrelariek. Larrañagak bizitasun handia ipini zuen jokoan, eta errematean be fin ibili zen.

Datorren eguenean final zortzirenekin jarraituko du aurrera Olazar torneoak.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!